Trantsizio berdeagoa eta justuagoa

Inglesez, gaztelaniaz eta euskaraz eskuragarri

Sarrera

Bidezkoa izan daiteke trantsizio berdea?

Askotan uste da klima-politikek pertsona aberatsen eta pobreen arteko aldea handitu egiten dutela, edo energia-zerbitzuen eskuragarritasuna murriztu.

Hala ere, politika egokia diseinatuz gero, berotegi-efektuko gasen emisio-helburuek klimarekiko atseginagoa den ingurune garbiagoa ekar dezakete, baita gizarte justuagoa ere

Bai!
Baldin eta ondo diseinatzen bada.

Klima-politiken onura sozialak handitzeko eta arduradun politikoen eta gizartearen onarpen sendoagoa lortzeko, karbono-zigorren errentak erabil daitezke erregresio-efektu potentzialak (hau da, diru-sarrera txikiak dituzten taldeei kalte handiagoa egiten dietenak) orekatze aldera. Hori egiteko, eragin negatiboak jasan ditzaketen errenta baxuko eta ertaineko familiak konpentsatu daitezke.

Espainian, ingurumen-zergak, erregaien gainekoak adibidez, atzera bota dituzte askotan herritarrek eta politikariek; baina diseinu eta ezarpen egokiarekin, neurri bidezkoago, onargarriago eta politikoki bideragarriagoak bihur daitezke. Horra nola:

The scenario

Kutsaduraren arazoa

Duela gutxi, Espainiak konpromisoa hartu du berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak % 32 murrizteko (1990eko mailarekin alderatuta) 2030. urterako. Helburu hori lortzea xede, arduradun politikoek energia eta ingurumen zergak erabili behar dituzte deskarbonizazioa azkartzeko. Horrelako politikak behar dira emisioak murrizte aldera, batez ere emisioak handiak eta murrizteko zailak diren sektoreetan, errepideko garraioarena kasu.

Errepideko garraioaren sektorean funtsezkoa da deskarbonizazioa, herrialdeko emisioen % 27 inguru eragiten baitu. Helburu hori lortzeko, arduradun politikoek tarte handia dute oraindik erregaiaren gaineko zergak igotzeko, oso baxuak baitira inguruko herrialdeekin alderatuta. Gainera, Espainian, herrialde gehienetan bezala, gasolioak gasolinak baino zergapetze txikiagoa du, nahiz eta alde hori justifikatuta ez egon ingurumen-kanpokotasunei dagokienez.

Anomalia hori nazioarteko hainbat erakundek nabarmendu dute, eta erregaien zergak igotzea gomendatu diote Espainiari. Hala ere, orain arte, adostasun tekniko hori ez da gauzatu erreforma zehatz eta eraginkorren gisan. Horien aurkako argudioek ekonomian eta gizartean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak azpimarratzen dituzte, batez ere errentaren banaketari dagokionez, eta politika erregresiboa dela leporatzen diote.

video

Ekonomia berdeago eta bidezkoago bat posiblea da

Mikel González-Eguino

BC3 - Ikerbasque Fundazioko irakaslea

focus

Nazioarteko eta adituen gomendioak

nea (2015)

“Espainiak erregaien gaineko zergak igo beharko lituzke.”

NEAko Herrialdeen Energia Politikak: Espainia 2015. Aipamena, ELGA/NEA.

ELGA (2020)
“Erregaien gaineko zerga handitzea, CO2 emisioak eta beste kutsatzaile batzuk hobeto islatzeko.”
Europako Batzordea (2012)
“Ingurumen-zergak bateratu egin behar dira EBn.”
NDF (2020)
“Espainiak ingurumen-zergak handitu beharko lituzke.”

Prozesua

Erregaien gaineko zergen gizarte-inpaktu negatiboekin zerikusia duen kezka baliozkoa den ala ez ulertzeko, gasolioaren salmentaren gaineko zerga gasolinaren maila berera igotzearen eragin banatzaileak aztertu ditugu, Espainiako azken kontsumitzailea kontuan harturik. Horrez gain, konpentsazio-mekanismo desberdinak aztertu ditugu, inpaktu negatiboak arindu daitezkeen ikuste aldera.

Horretarako, metodo kuantitatiboak eta kualitatiboak konbinatu ditugu hainbat fasetan (4 urrats desberdin), xede izanik elkarrekin balizko zerga-erreformak diseinatzea eta ebaluatzea, gasolioak gasolinaren aldean duen tratamendu fiskal mesedegarria ezabatzeko. Lehen urrats gisa, gasolioaren gaineko zerga igotzearen ondorio banatzaileak aztertu ditugu. Bigarren urratsean, interes-taldeekin emaitzetaz aritu izan gara. Hirugarrenean, konpentsazio-planak diseinatu ditugu talde horiekin elkarlanean. Azkenik, laugarren urratsean, politika-paketeak aztertu ditugu gasolioaren zerga-igoerarekin eta elkarrekin diseinatutako konpentsazio planekin.

video

BC3 prozesua

Mikel González-Eguino

BC3 - Ikerbasque Fundazioko irakaslea

ANALISIA

fasea 1

Gasolioaren gaineko zerga gasolinaren maila berera igotzeak eta konpentsazio-planen hasierako planteamenduak dituen ondorioak aztertzea.

EZTABAIDA

fasea 2

Interes-taldeekin hasierako modelizazioaren emaitzak eztabaidatzea, foku-taldeen bitartez.

DISEINUA

fasea 3

Politika elkarrekin diseinatzea, interes-taldeen pertzepzioak kontuan hartuta.

EBALUAZIOA

fasea 4

Egoera berrien ebaluazioa interes-taldeen ekarpenean oinarrituta.

A

Ingururen-zerga beti al da erregresiboa?

FASEA 1 | Analisia

EBren Itun Berdea

2050erako klimatitoki neutrala den kontinente baterako ikuspegi komuna

EBren Itun Berdeak EB ekonomia moderno, eraginkor eta lehiakor bihurtzea du helburu, 2050erako berotegi efektuko gasen emisio netorik egon ez dadin bermatuz.
Testuinguru horretan, ingurumen-zerga funtsezkoa da ekonomia jasangarrirako trantsizioa azkartu eta Parisko Akordioan ezarritako helburu klimatikoak betetzeko. Ingurumen-zergek ondasun eta zerbitzuen ekoizpenetik eta erabileratik eratorritako kostu sozialak (kanpokoak) barneratzea ahalbidetzen dute. Epe laburrean, eragile ekonomikoek beren ingurumen-aztarna modu eraginkorrean murriztea sustatzen dute. Epe ertain eta luzera, onura handiak ere sortzen dituzte, berrikuntza bultzatuz, inbertsio-erabakiak teknologia garbiagoetara bideratuz eta diru-sarrera publikoak eskainiz.

Hala ere, arduradun politikoak ez daude ingurumen erreforma fiskalak ezartzearen alde, ekonomian eta gizartean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak aipatuz eta politika erregresiboa dela leporatuz.
Beraz, gure lehenengo galdea hau da: ingurumen-zerga guztiak erregresiboak al dira? Are zehatzago, Espainian gasolioaren gaineko zergak erregresiboak dira?

01
nov
2020
Hasiera
Proiektuaren hasiera-data
01
jan
2021
Erregaien zerga
Erregaien gaineko zergaren agertokiak, nazioarteko gomendioetan oinarrituta.
01
mar
2021
Analisia
Gasolioaren zergari buruzko analisi banatzailea Espainian
video

EBren Itun Berdea

Eva Alonso Epelde

Hasierako ikertzailea, BC3

focus

Ingurumen-zergaren onargarritasun sozialaren erronka

Zerga-erreforma progresiboak

Politika-egileek duten kezka ingurumen-zergari buruz areagotu egin da azken urteotan, batez ere Europako eta mundu osoko herrialdeetan izan diren gizarte-istiluen ondorioz erregaien zergak ezarri ondoren, errenta txikiagoko taldeei eta langile klaseari gehiago eragiten dietela uste baita.

Txaleko horien mugimenduarekin Frantzian sortu zituzten istiluak erregaien zergari (gizarte-inplikazioak kontuan hartu gabe ezartzen direnean) publikoki uko egitearen adibide ezin hobea dira. Gainera, Suitzako klimaren legea hauteskundeetan ukatu izanak, edo Txilen eta Ekuadorren energiaren gaineko zergak igotzeagatik izandako protestek, bidezko zerga-erreformak ezartzearen garrantzia nabarmentzen du.

quiz

Usteak vs errealitatea

Bidezkoa izatearen kezkak gorabehera, ebidentzia zientifikoek iradokitzen dute erregaien zergen erregresibotasuna kontsumitzaileen gastu-ereduen araberakoa dela, gastuok asko aldatzen baitira herrialde batetik bestera. Espainian, nabarmen ageri izan da literaturan garraio pribatuaren erregaiaren gaineko zerga pixka bat erregresiboa izan dela.

Horren eragina oso desberdina da antzeko egoera ekonomikoa baina ezaugarri sozial eta demografiko desberdinak diren familia-unitateetan; hala nola, kokapena, familia mota edo garraio publikoaz baliatzeko duten aukera. Gure aurreko ikerketeten arabera, Espainian gasolioaren zerga igotzeak biztanle gutxi dituzten landetxeetan izango du eraginik handiena.

D

Interes-taldeen konpromisoa: oztopoak eta sinesmenak

fasea 2 | EZTABAIDA

Adituen iritzia jasotzea

Espainian erregaien zerga pixka bat erregresiboa bada eta errenta ertaineko taldeei errenta baxuko taldeei baino gehiago eragiten badie, zergatik da hain zaila gasolioaren zerga handitzea? Ikerlan honen bigarren fasean, galdera hori egin diegu Espainiako interes-talde nagusiei, eta gure aurreko politiken analisia erakutsi.

Interes-talde sozial eta ekonomikoekin elkarrizketan aritzea funtsezkoa da, ikerketaren garrantzi politikoa areagotzen baitu. Mundu errealeko oztopoak zer diren eta nola gainditu daitezkeen hobeto ulertzeko aukera ematen du.

Hala ere, arduradun politikoak ez dira ingurumen-zergari buruzko erreformak ezartzearen aldekoak, ekonomian eta gizartean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak azpimarratuz, batez ere errentaren banaketari dagokionez, eta politika erregresiboa dela salatzen dute. Hortaz, gure lehenengo galdera hau da: ingurumen-zerga guztiak erregresiboak al dira? Are zehatzago, Espainian gasolioaren zergak erregresiboak dira?

01
apr
2021
Analisia
Interes-talde nagusien identifikazioa
31
may
2021
Jarduera
Foku-taldeak interes-talde nagusiekin
30
jun
2021
Emaitzak
Interes-taldeen ikuspegiak
video

Diziplina anitzeko ikuspegia

María José Sanz

Zientzia-zuzendaria, BC3

focus

Foku-taldeen jarduera

Alderdi interesdunen ekarpenak foku-taldeetatik lortu dira, metodo eraginkorra baitira ikergaiari buruzko jarrerak, hausnarketak, esperientziak eta erantzunak lortzeko. Foku-taldeak bereziki baliagarriak dira politika espezifikoen ezarpenari buruzko adostasun-maila neurtzeko, eta herritarren segmentu ezberdinetan sor ditzaketen beldurrak eta kezkak ezagutzeko.

Hogeita bi pertsonak hartu zuten parte, hainbat erakunde ordezkatuz; besteak beste, kontsumitzaileak, sindikatuak, enpresak, GKEk eta udalerri txikietako ordezkariak. Parte hartu zuten erakundeak ahalik eta heterogeneotasunik eta iritzi-aniztasunik zabalena ziurtatzeko ahaleginean hautatu ziren.

KONTSUMITZAILEAK
SINDIKATUAK
LANGILEAK
GKEak
UDALERRI TXIKIAK

Interes-taldeen iritzia

Interes-taldeek gasolioaren eta gasolinarenaren arteko bateragarritasuna neurri zentzuzko eta beharrezkotzat jo dute. Batzuek, gainera, egungo garraio-sistema eraldatzeko politikak behar direla iradoki dute, hemen aztertutako zerga-erreforma espezifikoen gainetik.

Erreformaren eragin banatzaileari dagokionez, interes-talde guztiek adierazi dute kezkatuta daudela politikaren ondorioak erregresiboak izan daitezkeelako, pixka bat bada ere, eta argudio hori eztabaida politikoetan erabil daitekeelako erreforma ezartzearen aurkako argudio gisa. Batzuek uste dute ez dela bidezkoa erreformak klase ertainetan askoz eragin handiagoa izatea aberatsetan baino. Gainera, biztanleria-dentsitate txikiagoko landa-eremuetako familia-unitateetan izan dezakeen eragina ere kezkagarria iruditu zaie talde guztiei.

Foku-taldeak erreformaren diseinuaren eta ezartzearen prozedurazko alderdi batzuei buruz ere ari izan dira. Hezkuntza-kanpainak egitea beharrezkoa dela nabarmendu dute, herritarrei neurriaren helburua eta beharra ulertzen laguntze aldera; horrelako politikak diseinatzean parte-hartze aktiboa sustatzea garrantzitsua dela ere aipatu dute, eztabaidak eta arbuioak saihesteko

quiz

Zure iritzia

Onuragarri

Kontsentsurik ez

Interesik gabe / eztabaidatu gabe

Aurkako

Kontsumitzaileak
Sindikatuak
Enpresak
GKEak
Txikia
Udalerriak
Topic
Ingurumen-zerga handiago baten beharra
Garraio-sistema berri baten beharra
Efektu erregresiboei buruzko kezka
Klase ertainaren gaineko eraginari buruzko kezka
Landetxeen gaineko eraginei buruzko kezka
Etxe kalteberetan duen eraginari buruzko kezka
Eskualdeetan zehar izan dezakeen eragin desberdinaren kezka
Mezu politikoak hobetzeko beharra, jendeari politikak ulertzen laguntzeko
Gizartearen parte-hartze handiagoaren beharra politiken diseinuan
Sortutako baliabide publikoen kudeaketari buruzko kezka
Sortutako baliabide gehigarriak erabiltzeko aukeren bideragarritasuna

Ingurumen-zergaren garrantzia

Foku-taldeetan, gizarteko hainbat eragiletako interes-taldeek argi izan dute ingurumen-zerga ezarri behar dela. Interes-taldeek ikusi dute energia- eta ingurumen-zerga, baita gasolioaren eta gasolinarenaren arteko bateragarritasuna ere, zentzuzko eta beharrezko neurriak direla energia-trantsizioa bultzatzeko, betiere bidezkoak diren emaitzak lortzen badituzte. Nahiz eta eztabaidek gasolioaren zerga handitzea izan helburu, parte-hartzaile batzuek mugikortasunari eta zergei buruzko politika sakonagoen beharra nabarmendu zuten

D

Konpentsazio-planak diseinatzea interes-taldeekin elkarlanean

fasea 3 | DISEINUA

Inpaktu negatiboak eta galtzen atera diren pertsonak konpentsatzea.

Gasolioaren gaineko zerga Espainian oso erregresiboa ez izan arren, badaude nahi ez diren inpaktuak; esate baterako, galera handiagoak landa-familietan. Hala ere, energia- eta ingurumen-zergen ondorio kaltegarriei buelta eman dakieke finantzatutako konpentsazio-politikek sortutako diru-sarrera gehigarrien bidez; horrela, zerga horiek onargarriagoak izango lirateke gizartean.

Aztertutako politikan, gasolioaren zerga azken kontsumitzaileentzako gasolinaren maila berera igo zenean, zerga-erreformak 1.242 milioi euro gehiago sortu zituen gobernuarentzat.

Interes-taldeekin egin ditugun foku-taldeetan, konpentsazio-planak diseinatu ditugu elkarrekin, helburu izanik diru-sarrera horiek politikaren inpaktu negatiboak minimizatzea.

30
apr
2021
Aztertzea
Zergak berrerabiltzeko balizko egoerak aztertzea eztabaida-taldeekin.
31
may
2021
Diseinua
Foku-taldeekin elkarlanean diseinua egitea. Gizarte-inpaktua minimizatzeko egoerak/neurriak diseinatzea eta interes-talde nagusiekin neurri progresiboak diseinatzea.
30
jun
2021
Emaitzak
Foku-taldeen emaitza kualitatiboen analisia egitea, azkeneko egoerak diseinatzeko
video

Foku-taldeak eta elkarsorkuntza

Xaquín García-Muros

Ikerbasque Fundazioko ikerketa-kidea, BC3

Interes-taldeen iritzia

Konpentsazio-eskemen diseinuak lotura zuzena du hasierako emaitzekin; horren helburu nagusia kostuak konpentsatzea da, lehen analisian identifikatutako neurriak gehien eragiten dien familia-unitateentzat.

Talde gehienek adostu dute erreformak sortutako diru-sarrera publikoak erabilera praktikora bideratu behar direla, nahiz eta kontsumitzaile eta enpresa-taldeen artean adostasunik ez izan. Talde guztiek, sindikatuek izan ezik, energia- eta ingurumen-zergen bidez lortutako zuzeneko transferentziak edo finantzaketa pixkanaka murrizteko beharra azpimarratu dute, zerga horiek iragankorrak izatea nahi baitute.

Interes-taldeek nabarmendu dute familia kalteberak babesteko neurriak hartu behar direla, izan ere, nahiz eta auto pribatua gutxiago erabiltzen duten (edo autorik ez duten), haien egoera hain da delikatua, non lehentasunezko arreta merezi baitute.

Era berean, batzuek iradoki zuten Espainiako eskualde desberdinetako eraginen aldeak ere kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuak izan zitezkeela dieselaren zerga eta konpentsazio-ekintza potentzialak diseinatzerakoan

Transferentzia zuzena etxeetara
Ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak
Kargatzeko puntuak instalatzeko laguntzak
Energia anitzeko deskontuak
Garraio publikoa sustatzea
Garraio-sektorearen eraldaketa

Erreformak sortutako diru-sarreren erabilera

Zerga-igoeraren ondoriozko diru-sarrerak helburu askotarako erabil daitezke, ekitatea bideratzeko hainbat aukerarekin; hala nola berotegi-efektuko gasen emisioetan eta erreformari babes publikoa ematean. Hori dela eta, foku-taldeetan diru-sarrera horietarako hainbat erabilera proposatu ziren, eta parte-hartzaileak beste ideia batzuk planteatzera animatu ziren. Garraio-sektorearen eraldaketa izan zen talde guztiek gehien babestu zuten aukera, nahiz eta eztabaida zehatzik ez izan hori nola gauzatu zitekeen zehazteko. Neurrien eragin handiena jasan dezaketen familientzako zuzeneko transferentziak egitea izan da bigarren aukerarik eztabaidatuena. Adostasun handia egon da horri buruz, enpresa eta kontsumitzaileen ordezkari batzuen artean izan ezik. Babesa jaso duten beste aukera batzuk, adostasun maila txikiagoarekin izan arren, hauek izan dira: ibilgailu elektrikoak erosteko eta kargatzeko puntuak jartzeko dirulaguntzak, energia anitzeko deskontu-planetarako estaldura zabalagoa eta garraio publikoa sustatzea.

Interesdunen iritzia: Erreformak sortutako diru-sarreren erabilera

Onuragarri

Kontsentsurik ez

Interesik gabe / eztabaidatu gabe

Aurkako

Sindikatuak
Trade unions
Langileak
GKEak
Udalerri
txikiak
Gaia
Zuzeneko transferentzia etxeetara
Ibilgailu elektrikoak erostera animatzeko politikak
Karga-estazioak instalatzea
Multienergia deskontuak
Garraio publikoaren sustapena
Garraio-sektorearen eraldaketa

Joan gai guztiak irakurtzeko

A

Pokitika-diseinuen garrantzia

fasea 4 | EBALUAZIOA

Konpentsazio-planak aztertzea

Azken fasean, konpentsazio-mekanismoak barne hartzen dituzten hiru aukera posible aztertu ditugu zerga-erreformarako. Diseinatutako hiru aukerak eta laguntza-hartzaile gisa hautatutako etxe motak interes-taldeen lehentasunen eta iritzien arabera zehaztu izan dira. Adostasun zabala adierazi dute kezkei, neurriaren inpaktu erregresibo potentzialei eta inpaktu negatiboei dagokienez; hala nola landa-eremuetako familia-unitate zehatzak, kaltebera gisa sailkatutakoak eta, neurri txikiagoan, diru-sarrera ertaineko etxe-unitateak.

Kalte-ordaina dakarten hiru balizko egoeretan (Rec-D4, Rec-D7 eta Rec-V&R), gasolioaren zerga-igoera aplikatzearen ondorioz sortutako estatuaren diru-sarrera gehigarriak urtean 166, 95 eta 178 euroko zenbateko finkoak, hurrenez hurren, familiei transferitzeko erabiltzen dira. Rec-D4an, familien % 40 pobreenek bakarrik jasoko lukete konpentsazio-transferentzia; Rec-D7n, berriz, errenta ertaineko taldeak ere jasoko luke (etxe pobreenen % 70era arte). Azkenik, Rec-V&R egoerak landetxe eta familia kaltebera guztietarako transferentzia proportzionala soilik jasotzen du.

30
sep
2021
Analisia
Gasolio-zergaren erreforma osotasunean aztertzea, konpentsazio-planak barne.
28
oct
2021
Parlamentua
Emaitzak aurkeztea Espainiako Parlamentuan.
30
nov
2021
Azken txostena
Proiektuaren emaitza nagusiak jasotzen dituen azken txostena.
video

Konpentsazio-planak

Manuel Tomás

Hasierako ikertzailea, BC3

focus

Landetxeak

Landetxeek eraginik gogorrena jasako lukete. Izan ere, populazio-dentsitate txikiko zonaldeetan bizi direnek ibilgailu pribatuak gehiago erabiltzen dituzte egunerokoan, ez baitute bidaiatzeko bestelako aukerarik. Horregatik, interes-taldeen gomendioekin bat etorriz, Rec-V & R aukerak konpentsazioa eman nahi die gasolioaren prezioen aldaketak bereziki pairatu dituzten taldeei, hala nola landa-eremuetako eta kalteberak diren familiei. Helburua da gizarteko desberdintasun-hutsuneak saihestea eta familiei kalte ez egitea biztanleria-dentsitate txikiko zonaldeetan; populazio-galera pairatzen dutenean, ibilgailu pribatuak erabiltzea beste erremediorik ez baitago.

Azken analisi banatzailea

Gure azterketan, zerga-sarrerak inpaktu negatiboak hobetzen dituzte, eta ongizatean hobekuntzak ere eragin, lehenengo bosteko taldean eragin handiena jasan duten familia-unitateetan. Konpentsazioa duten aukerek ere hobetu egiten dute ongizatea erreformak eragin txikiena izan duen etxeetan, batez ere lehenengo bosteko taldean. Hau bereziki lagungarria da adinekoentzat edo langabeentzat.

Aurkikuntza horiek adierazten dute energia- eta ingurumen-zergak igo daitezkeela energia-trantsizioa bizkortzeko; aldi berean, justizia sozialeko estandar egokiei eutsi eta Espainian desberdintasuna murrizten dela bermatzen da.

Konpentsazio-egoeraren araberako inpaktu banatzailea

Rec-D4

Rec-D7

Rec-D7

Ref-Diesel

D1 da dezilik `pnreema (biztanleriaren %10) eta D10 dezilik aberatsena

Ondorioak

Ingurumen-zerga berdeago eta bidezkoago baten alde

Ikerketa honek gasolioaren zergaren igoera hipotetiko batek Espainian izango lukeen eragin banatzailea aztertzen du, bai eta erreforma fiskalak sortutako diru-sarrera publiko gehigarriekin finantzatutako eragina konpentsatzeko dirulaguntza posibleak ere.

Kontuan hartutako konpentsazio-planak interes-taldeekin batera diseinatu dira. Emaitzek baieztatzen dute gasolioaren zerga konpentsaziorik gabe igotzeak ondorio erregresiboak izango lituzkeela, eta landa-eremuetako eta errenta ertaineko familiek jasango luketela igoeraren indarra. Hala ere, efektuak progresibo bihurtzen dira agente ezberdinekin diseinatutako konpentsazio-planak ezartzen direnean. Aurkikuntza horiek lagungarri izan daitezke energia-trantsizio justu, onargarri eta politikoki bideragarria lortzeko.

Arazoak

Ingurumen-zerga funtsezkoa da ekonomia iraunkorrerako trantsizioa azkartzeko eta Parisko Akordioan ezarritako helburu klimatikoak betetzeko. Hala ere, arduradun politikoak mesfidati agertu dira, desberdintasunean izan ditzakeen ondorio kaltegarriak agerian utziz.

Horregatik, gasolioaren zerga Espainiako azken kontsumitzaileentzako gasolinaren maila berera igotzearen eragin banatzailea argitu nahi izan dugu. Gainera, hainbat konpentsazio-plan aztertu ditugu, interes-talde batzuekin batera diseinatuak, politika horren balizko ondorio negatiboak nola gainditu ikuste aldera.

Irtenbideak

Ikerketa honek agerian uzten du Espainian gasolioaren zerga igotzearen eragina pixka bat erregresiboa den arren, progresibo bihur daitekeela konpentsazio-plan egokiekin konbinatzen bada. Familia-unitate kaltetuenak identifikatzeak aukera ematen du ekintza oso selektiboak diseinatzeko, helburu izanik haien arteko inpaktuak konpentsatzea. Aurkikuntzok oso baliagarriak izan daitezke erabaki politikoak hartzen dituztenentzat; gainera, trantsizio justu, onargarri eta politikoki bideragarria egiteak karbono neutraleko ekonomia bat sortzen lagundu dezakete.

video

Azken ondorioak

Xaquín García-Muros

Ikerbasque Fundazioko ikerketa-kidea, BC3

Ondorio nagusiak

Gasolioaren zerga gasolinarekin parekatzea ez da bereziki erregresiboa.

Interes-taldeak kezkatuta adierazi ziren erreformaren alderdi banatzaileak direla-eta.

Diru-sarreren birziklapenak eragin banatzailea izan dezake; ondorioz, ez da hain erregresiboa eta progresiboa ere izan daiteke.

Beharrezkoa da politika horiek informazio-kanpainekin osatzea, xede izanik haien eragina eta beharra azaltzea.

focus

Diputatuen Kongresuan aurkeztea

Interes-taldeen konpromisoa benetako oztopoak zeintzuk diren eta nola gainditu hobeto ulertzea izan da, baina baita ikerketaren garrantzi politikoa handitzea ere. Horregatik, goi mailako interesdunen iritzia jasotzeko ahaleginean, gure ikerlanaren emaitzak aurkeztu ditugu Espainiako Parlamentuan.

Aurkezpen honek bi helburu izan ditu: I) Politikariengana iristea energia-trantsizioari lagunduko dioten klima-politiken garrantzia azaltzeko, hala nola ingurumen-zergaren garrantzia; eta II) euren kezkak eta iritziak analisian eranstea, gainerako interes-taldeekin egin den bezala.

IKUSI SAIO OSOA
video

Outro

Amelia Ochoa

Komunikazio-arduraduna, BC3

ARGITALPEN ZIENTIFIKOA

PDF deskargatu

Fiskalitate berdea eta bidezko trantsizioa: Dieselak Espainian duen kasurako konpentsazio-neurriek gizartean duten eraginaren azterketa. Begiratu ikerketa osoa.

BC3ri buruz

Show more
Klima-aldaketari buruzko diziplinarteko ikerketan aurrera
Basque Center for Climate Change (BC3) / Klima Aldaketa Ikergai zentrua Euskadin egoitza duen nazioarteko eta diziplina anitzeko ikerketa-institutua da. 2008an sortu zen, eta garapen iraunkorrerako garrantzitsuak diren ezagutza zientifikoa elkarlanean sortzea du helburu, klima-aldaketaren ingurumen-dimentsioak, dimentsio sozioekonomikoak eta etikoak bateratuz.

Cast

Mikel González-Eguino

Ikerbasque Fundazioko irakaslea

Mikel González-Eguino
Ikerbasque Fundazioko irakaslea

González-Eguino doktorea ikerketa-irakaslea da BC3 zentroan. 2. Ikerketa-lerroa, “Karbono gutxiko gizarterako trantsizioa”, koordinatzen du, diziplina anitzeko 16 ikertzailek osatutakoa. Ekonomian doktorea eta Ingeniaritzan lizentziaduna da. Bere interes nagusiak energiaren eta klima-aldaketaren alorrak dira. Karbono gutxiko gizarte integratzaile eta iraunkor baterako trantsizioan erabakiak hartzeko laguntza zientifikoa ematen aditua da. Mikelek Eusko Jaurlaritza, Iberdrola edo Trantsizio Ekologikorako Ministerioa bezalako erakunde pribatu eta publikoei aholkuak eman dizkie. 2021ean Stanfordeko Unibertsitateak ikertzaile nabarmenetariko bat izendatu zuen, Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan.

Xaquín García-Muros

Fundazioko

Xaquín García-Muros
Fundazioko

Xaquin Garcia Muros doktorea BC3ko ikerketa-kidea da gaur egun. Bere lanaren helburu nagusia klima-aldaketa arintzeko politikek eragiten dituzten banaketa- eta gizarte-inpaktuak aztertzea da, baita ere laguntza zientifikoa ematea bidezko energia-trantsizioa lortzeko erabakiak hartzeko orduan. Europako Batzordeak finantzatutako Marie-Curie Global Fellowships beka eman zioten, eta horri esker garatu du bere ikerketa azken bi urteetan Massachusetts Institute of Technology (MIT) unibertsitatean. Bere doktorego-tesiak Enrique Fuentes Quintana saria jaso zuen, Fundación de las Cajas de Ahorros (Funcas) erakundeak gizarte-zientzietako tesi onenari ematen dion saria, alegia.

Eva Alonso-Epelde

Hasierako ikertzailea

Eva Alonso-Epelde
Hasierako ikertzailea

Eva Alonso-Epelde hasierako ikertzailea da BC3 zentroan, eta Low Carbon group eta OTEA (Observatory of energy transition and climate action) taldeetako kidea. Garapenerako Estrategia eta Teknologietan masterra dauka eta Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna da. Gaur egun doktorego-ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere lana, klima-politiken inpaktu sozioekonomiko eta ingurumenekoen analisian oinarritzen da batez ere, genero-ikuspegiarekin. Energia politiken eraginaren analisia landu du Trantsizio Energetikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarentzat, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan eta Klima Aldaketaren Euskal Estrategiaren (Klima 2050) lehen ziklo-erdiko ebaluazioan.

Manuel Tomás

Hasierako ikertzailea

Manuel Tomás
Hasierako ikertzailea

Manuel Tomás ikertzailea da BC3 zentroan eta Ekonomian doktoregaia Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekonomian lizentziaduna da eta Hazkunde Ekonomikoa eta Garapen Jasangarria masterra egin du. Bere ikerketak energia eta klima politikek gizartearen ongizatean nolako eragina duten aztertzen du.

Crisitina Monge

Ikerketa-laguntzailea

Crisitina Monge
Ikerketa-laguntzailea

Cristina Monge Politika Zientzietan lizentziaduna eta doktorea da Zaragozako Unibertsitatean (Unizar), non Soziologia irakasten duen. Bere intereseko eremuak jasangarritasuna eta kalitate demokratikoa dira, eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Azken gai hori ikerketa-zentro hauetan lantzen du: Gobernantza Demokratikorako Institutuan (Globernance), BC3 zentroan eta Garapenerako Teknologiaren Berrikuntzarako Zentroan (UPM). Ecodes Fundazioaren patronatuko kidea ere bada.

Iñaki Arto

Ikerketa-irakaslea

Iñaki Arto
Ikerketa-irakaslea

Iñaki Arto Ekonomian doktorea da. Ingurumen Ingeniaritzako masterra du, eta Ikerketa irakaslea da BC3 zentroan, non Ebaluazio-metodo eta tresnei buruzko ikerketa taldea zuzentzen duen. Aurretik, Europako Batzordeko Ikerketa Zentro Bateratuan eta Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketa-postuak izan ditu. Karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioak gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen ondorioak aztertzen ditu.

Alejandro Rodríguez-Zúñiga

Ikerketa-laguntzailea

Alejandro Rodríguez-Zúñiga
Ikerketa-laguntzailea

Alejandro Ingeniaritza Elektrikoan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, non Industria Ingeniaritzako masterra ere egin duen. Ikertzaile gisa lan egin du BC3 zentroan. Bere lana ezagutza garatzean eta energia-trantsizioaren arloan erabakiak hartzeko laguntza ematean oinarritu du. Aldi horretan, Energia eta Klima 2021-2030 Plan Nazional Integratua egiten lagundu du, Trantsizio Energetikorako Ministerioarentzat. Gainera, Energia Erregulatzaileen Lankidetza Agentzian (ACER) lan egin du, elektrizitatearen merkatua ikuskatzeko sailean. Gaur egun, energia-analista gisa lan egiten du Acciona Energía operadoreko Erregulazio eta Klima Aldaketa sailean.